Koronabirusa duten ama haurdunak euren umeengandik banandu egiten dituzte umeak jaio bezain laster
Iritzi publikoari zuzendutako gutuna Haur jaio berri bat pertsona heldu gisa tratatzea akats bat da, umetoki-barneko heldutasun-prozesuek aurrera jarraitu behar baitute haren garapena errespetatu nahi bada. Izan ere, errazagoa egiten zaigu pertsona helduaren sufrimenduarekin konektatzea haurrarenarekin baino; guri bakarkako isolamenduak eragiten badigu (hasteko, baliabideak ditugun pertsona helduak gara), zer sentituko du haurrak amarengandik bananduta? […]