Haziera taldeak: gurasoak, eta 2-3-4 urteko haurrak
Munduari heltzeko gaitasuna areagotzen dute haurrek; heldutasuna hazten da eta mundu sinbolikoa berenganatzen dute. Bestalde gurasoek, era berean, handitzen dute beraien errekurtsoaz jabetzeko ahalmena; eta horren bitartez lehen sozializazio honetan agertzen diren oztopoei eta erronkei aurre egingo dute.
Egoera honek estresa ekar dezake. Aurreko etapetan finkatu den gurasoekiko atxikimendu harremanak berma nagusia izango da une honetan neska-mutilek autonomia sendoa ahalbidetuko duen autorregulazio prozesua izateko.
Talde honetan jorratzen dugu:
Titia kentzearen prozesua, neska.mutil bakoitzaren erritmora egokituz
Banatze eta indibiduazioaren prozesua
Agresibitatearen adierazpena
Mugak
Berdinkideekiko harremana.
Esfinterren kontrola
Sozializazioaren eta haur-sexualitatearen hasiera
Eskolatzea.
Sinbolikoa agertzen da
Ordutegia
Hilaren azken astelehenean 17:00etatik 19:00etara.