“Neska edo mutil bat hezitzeko
beharrezkoa da tribu osoa”(Afrikar esaera)
Prebentzio primarioa eta komunitarioa pertsonen osasun eta ongizate soziala sustatzeko bidetzat jotzen dugu. Batetik, gaitasun pertsonalak jaso eta egokitzeko, eta bestetik komunitate trebe bat lortzeko prozesua da. Horretarako eguneroko bizitzaren arazo praktikoei ongizate soziala ematen dioten errekurtsoak lantzen ditugu, kontuan hartuz heltze-prozesu intrapsikikoak
Gaur egun ez da auzitan jartzen, gizakiaren osasunari dagokionez, garapenaren lehen urteak funtsezkoak direla. Horiek familiaren baitan igarotzen dira, zeinak eskuarki ama eta aita batek osatzen duten.
Gaur egun baldintza sozialak dira, hain zuen ere, prestatuak ez daudenak haur osasuntsu bat garatzeko abentura honetan bikotea artatzeko eta laguntzeko.
Lehen eta behin, medikuntza ofizialetik, emakume haurdunarekin soilik egiten den lana hauek dira: emaginak bi hilabetez ematen duen erditzeko prestaketa, ginekologoarenean egiten diren mediku-azterketak eta, azkenik, erditzeko laguntza ospitalean.
Medikuntzako eta psikologiako zenbait langileen sentsibilitateak batetik, eta bestetik emakumeak eurak haurdun izatearekin eta erditzearekin lotura galdu nahi ez izateak, medikuntza ofizialak eman dakiokeen segurtasuna hautsi dute. Eta bere nahi zein sentimendu emozional eta humanoarekin konektatzen duten jokaerei heltzen hasiko dira, honako neurri alternatiboak proposatuz: integralagoa den erditzeko prestakuntza, ertz emozionalak kontuan hartzen dituena, etxeko erditzeak, e.a.
Behin haurra edukita, gurasoek ikusten dute sekulako ardura dutela eta gainera aurretik hainbat egoeren gainean inolako informaziorik jaso gabe. Horien aurrean ahal duten moduan erantzungo dute, baina babesa eta informazio ezean haurraren potentzialtasuna murrizten doa, eta gurasoengan ziurtasuna eta konfiantza haurrarekiko harremanean eta komunikazioan.
Hori guzti gurea bezalako bizimoduan, zeinean familia- eta lan-bizitza bateratzeko sekulako arazoak ematen diren, eta are, hortaz, behar bezalako haziera bat emateko.
Helburu Nagusiak
- Jaiotza inguruko esku-hartzearen bidez helduaroko bizi-kalitatea hobetu
- Pasatapenetik bideak ireki, haurdunalditik garapen autonomoaren arte continuum bat ezartzeko
Helburu zehatzak
- Familiaren testuingurua indartzea
- Gurasoen informazio maila hobetu eta parte-hartzea handitzea
- Aurre egin ez diezaioketen eta beraietaz gaindituak sentitzen diren egoerak aurreikusten laguntzea
- Eskolan familien parte-hartzea eta inplikazioa ahalbidetzen duen antolaketa eraikitze, bertan beharrezkoagoa baita gurasoen ziurtasun ezari aurre egiteko.
- Familia eta eskolaren arteko harremana areagotu
- Haurraren integrazioa erraztea hezkuntza-sisteman.
- Gurasoen arazoak konpontzen laguntzen duten profesionalak trebatzea
- Krisian edo disfuntzionalak diren bikoteak artatzea.
Oinarrizko jarduerak
- Haurdun dauden bikoteekin lan egitea modu jarraitu batean, aurretiko egituran hasten den prebentzio irizpidea jarraituz
- Familia-nukleoarekin lan egitea eta komunitatearekin orokorrean
- Gurasoen arteko abes-taldeak sustatzea beraien seme-alabak laguntzeko
- Eskolara egokitzeko denboraldia samurtzea jolasaren ohitura eta eskolakideekin parte-hartzea sustatuz.
- Guraso, irakasle eta neska-mutilekin baterako jarduerak eskaintzea
- Bereziki gurasoak seme-alabekin etortzen direnetarako jarduera-gune komuna.Bertan jolasteko motibatuak eta gainontzekoekin harremanetan egongo direlakoan, beraien esplorazio grina, aktibitateak eta harremanak asetzeko egokitua
- Profesional-taldeen bidez, zeintzuk eskaerak biltzen, eta bikotearen zein seme-alaben espektatibak eta aukerak bideratzen dituzten, kontuan hartuta baldintza sozioekonomikoak, ingurunekoak eta ekologikoak, laboralak eta psikologiko-korporalak. Honelakoa ahalbidetu dezala:
-
- Banakoaren errekurtso eta gaitasun berezkoak erraztu, gurasoak garapen optimoaren berri emanez
- Haurraren jarraipena eginez bere garapenean, ezaugarri fisiko, psikiko eta energetikoak kontuan hartuta
- Arrisku ingurune eta egoerak identifikatzea, baita banakoak egoera horretan daudenak
- Prebentzioarekin lotuta dauden talde desberdinak los distintos grupos que tienen relación con la prevención y establecer unas bases que unifiquen objetivos y armonicen esfuerzos.
- Eginkizun honetarako egokiak diren profesionalak sortzea: harrerako profesionalak.
- Trebakuntza taldeetan:
- Aurretiko egoeran dauden guraso topaketa taldeak
- Haurdunaldian dauden guraso topaketa taldeak
- Jaiotzatik garapen autonomoaren arteko neska-mutilen eta gurasoen topaketa taldeak, gizarte zerbitzuekin eta hezkuntzako profesionalekin interakzioa ahalbidetuz.