Prebentzio primarioa eta komunitarioa.
Trebakuntza hau prebentzio primario eta komunitarioarekin lotutako proiektuen esparruan kokatzen da. Prebentzio proiektuak gauzatzeko ildoetan OMEk eta EUk gomendatzen duten arabera, neska-mutilen garapenean -haurdunalditik 3-4 urterako tartean- parte hartzen duten profesional ezberdinak koordinatu behar dira.
Programa:
- Heltze-prozesuaren oinarrizko prozesuak (0-3 urte) eta nola eusten diote neska-mutilaren -etorkizunean pertsona helduaren- nortasunari,
- Erreferentziazko irudiak diren ama eta aita ordezkatzen ari direla jakitun izan; eta horri banaketaren efektuak murrizten duen egokitze prozesu bat dagokiola.
- Neska-mutilaren laguntzaile izan bere beharrez arduratuz, behartu eta arinegi jokatu gabe. “Helduaren bitartekaritza” deritzogunari helduz.
- Neska-mutil bakoitzaren ezaugarriak ikusi eta esku-hartzerako jarraibideak garatu, haurtzaindegitik 3 urtera arte.
- Arazoak dituzten neska-mutilak eta krisian dauden edota disfuntzionalak diren familiak ahalik eta goiztiarren antzemateko ildoak, ondoren osasun fisikoaren zein emozionalaren lan prebentiboa bideratu ahal izateko.