Ukitu masaje trebakuntza

30 urtetan garatutako formazioa

Azken 30 urtetan Cristina Aznarrek eta J, Ramon Mauduitek sistematizatutako eta garatutako trebakuntza da, biak Giza-Sistemen Ekologian eta Escuela Española de Terapia Reichiana elkarteko Prebentzio Arloan aditu, irakasle eta ikuskatzaile,

ukitu haur masajea

40 ORDUKO IKASTARO MONOGRAFIKOA:
36 orduz teoria-praktikan eta 4 orduz kasuak gainbegiratzen.

Zeini zuzendua:

  • Osasun arloko profesionalak (emaginak, erizainak, medikuak, psikologoak eta psikoterapeutak, fisioterapeutak, okupazio-terapeutak, e.a.)
  • Irakasleak
  • Amak eta aitak
  • Lehen haurtzarotik aurrera patologiaren prebentzioan interesatua dagoen edonorentzat
ukitu haur masajea
ukitu haur masajea

Helburua:

Prebentzioan eta haur banakoaren beharren ezagutzan oinarrizko baliabideak ematea profesionalei. Hortik abiatuta, jaioberriak eta urtebeteko haurtxoak egoera eta sufrimendu larrienetan continuum-a lehengoratzeko kapazak dira, lotura,  atxikimendua eta amagandiko edoskitzea sustatuz.

Metodologia:

Alde batetik, oinarri teorikoak eskuratu esku-hartze honen zentzua eta funtzioak ulertzeko. Nola, noiz, zergatik, zertarako.

Bestalde, gure esperientzia profesionala islatzen duen ikus-entzunezko materialen bidez benetako kasuak ikusten eta aztertzen dira.

Azkenik, praktika zuzena egingo dugu portaera sotil honentzako beharrezkoak diren gaitasunak are garatzeko eta fintzeko; entzumena eta ukimena, sentsorialtasuna, gerturatzeko eta ukitzeko era ezberdinak …

ukitu haur masajea

Edukiak

Familia-ekosistemaren oinarri teorikoak.

  • Masaje mota honen oinarri neurofisiologokoak
  • Nola ekin
  • Erditze zailen ostean profesionalak zubibide lotura konpontzeko
  • Lehen urteko arazoak eta esperientzia gogorrak
ukitu haur masajea
ukitu haur masajea

Haur masajearen funtzioak.

  • Sentsibilitatea fintzea
  • Kontaktuaren bidez ukitzea
  • Tentsioaren eta erlaxamenduaren arteko jolasean bidelagun

Haurrengana hurbiltzeko ditugun bitartekari-elementuak landuko ditugu.

Kasu praktikoak.

  • Zenbait kasuen azterketa
  • Ikus-entzunezko materiala
  • Zailtasunak aztertu eta gatazka-konponketa.
ukitu haur masajea

0-3 urte adin tarteko haur-masajean trebatzen dizuegu ere. Horren bidez, giza-komunikazioaren moduladoreak astintzen dira -ikusmena, entzumena, e.a. – bere heltze-prozesuan fisikotik eta emozioetatik. Kontuan hartzen dugu berezko garapena eta gorputz-ardatzaren garrantzia.

Kontaktua