Izaera Analizatzen duen Psikoterapia
Delako “psicoterapia caracteroanalítica”-ren bidez banakoekin eta bikoteekin egiten dugu lan. Eredu horren metodologia Wilhelm Reich-ek landutako izaeraren analisian oinarritzen da.
Reichen izaera analizatzen duen psikoterapiaren oinarria psikoanalisian dago, baina horrek hitza soilik erabiltzen duen bitartean, lehenengoarekin gorputza lantzen da ere, biak konbinatuz. Izan ere, bera lehenetariko psikoterapeuta izan zen, zeinak modu holistikoan gizakia ulertu zuena, alegia, psike eta somaren batuketa bezala (adimena eta gorputza).
Izaera Analizatzen duen Psikoterapia Laburra
Xavier Serranok sistematizatutako Izaera Analizatzen duen Psikoterapia Laburra abiapuntu, antsietate- larritasun- fobia- eta muskuluetako min-sintomak murriztu edo ezabatuko ditugu, eta baita norbanakoaren edo bikotearen baitan ematen daitezkeen sufrimendu emozionala edo komunikazio-arazoak.
Bospasei hilabetez asteroko 50 minutuko saioak osatzen du tratamendua, bataz-beste 20-24 saio.