Horario
Asteazkenero
17.30etik 20:30era
Talde hauetara haurdunaldiaren lehen hilabetetan etortzea da gure gomendioa.
Gizarte garaikidean bizitza aseptikoa bizitzera gonbidatzen gaituzte, egoera konplexu eta biziek kutsa ez gaitzaten, ez onerako ezta txarrerako ere.
Baina bizitza emoziorik gabe ulertezina da: bere existentziaren jakitun egoteak, berari uko egin gabe, emozioa adierazteak eta bizitzeak fetu-dinamika egokia bideratzen du, eta eragin positiboak ditu haurdunaldian zehar, erditzeko unean eta hazieran.
Gurera etortzerakoan emakume bakoitzaren nortasunaren araberako diagnostiko indibiduala egiten dugu. Horrela bere haurdunaldi-, erditze- eta haziera-prozesuaren pronostiko indibiduala egin eta gero egoki orientatu.
Haurdunaldian zehar, zure arnasketarekin batera, zure beldurrez, gorputzezko tentsioez eta zure nortasunak baldintzatzen dituen mugez jabetzera laguntzen zaituztegu. Izan ere, denok dugu historia bat gurekin eta, bistan denez, haurdunaldian historia hori berehala agertzen da.
Talde honetan haurdunaldia prozesu fisiologiko eta psiko-afektibo osasungarri gisa biziko duzu, erditzea igarobidetzat hartuz, gizakiaren baitan ematen den prozesu naturala.
Haurdunaldia, zuek emakumeek bizi duzuen esperientzia da; eta baita zuek, gizonek, ere. Taldeetan gizonak haurdun egotera animatzen ditugu, egoera berri honek eragiten dizkien emozio eta sentimenduak bizi eta adierazi ditzaten.
Erditzea, funtsean, esperientzia emozionala da. Zuen erditze prozesuan gogotsu aritzera laguntzen zaituztegu, errekurtsoak eta lan-dinamika aktiboak, parte-hartzaileak eta elkarrizketarako irekiak baliatuz. Dinamika psiko-korporalak, arnasketa sakona, erlaxamendua, teknika energetikoak, gorputz eta ahozko lanketa.
Asteazkenero
17.30etik 20:30era
Talde hauetara haurdunaldiaren lehen hilabetetan etortzea da gure gomendioa.
Prebentzioaren helburua sabelaldian haurdunaldiari berari mesede egitea du helburu. Hiruren artean (ama, aita eta haurra) egin beharreko lana duzue.
Zerbait sakona denez eraldaketa dinamiko eta energetikoak ematen dira, egoera emozionalak bizitzea, esaterako tristezia, amorrua, negarra, oinazea edota zoriona adieraziz.
Horrek guztiak ez du kalterik egiten; aitzitik, fetuaren dinamika ona ahalbidetzen du, izan haurdunaldian edo erditzean. Horrela fetuaren sufrimendua ekiditen da.
Horregatik umetoki hedagarri eta energetiko batek, zeinak pultsatzen duen, eragin zuzena du fetuan. Logikoa da, ezta? Imaginatu, une batez, barnera bilduta dagoen umetoki bat, espastikoa. Nola senti daiteke enbrioia bere barruan?.
Beldurrek, estutasunek, landu gabeko egoerek, eragin zuzena dute fetuaren diafragman gugandik elikatzen baita fisikoki eta emozionalki.
Ama bezala zure haurdunaldia modu kontzientean bizitzen baduzu mundura ekarriko duzun haurrarekiko harreman enpatikoa eta kontaktu-ahalmena areagotuko duzu. Erditzea pasabide bat baino ez da, eta lehen urtea continuum bat izan behar da bizitzara datorren haurtxorentzat eta familia guztiarentzat.
Umetoki-uzkurduren masaje indartsuak eragiten duen estimuluari esker haurtxoaren nerbio-sistema sentsitiboa eta telerrezeptoreak astintzen dira, eta horrenbestez esnatu, energiaz beterik eta aktibo jaioko da eta amaren kontaktua bilatuko du azalaren, bularraren eta titipuntaren bidez.
Prozesu guzti honek, era berean, zenbait hormona-mekanismo abiarazten ditu, amaren alerta-egoera eta harrera zorrozten dituztenak. Haurtxo askok begiak bilatzen dituzte, elkar ikusten, ezagutzen, usaintzen eta sentitzen dute umetokiaren baitan bailiran.
Erditzetik egun batzuetara haurdunaldi taldeetan parte hartu duten bikoteen etxeetara joan ohi gara. Etxean bertan haurtxoari Ukitu masajea ematen diogu bere funtzioak abiarazi, lotura indartu, eta familia-ekosisteman lasaitasun giroa errazteko. Horrela lehen hilabeteetako garapen-dinamika sendoak ziurtatzen dira.
Beharrezkoa denean, familiaren etxera joaten gara, izan erditze konplikatu bat egon delako, izan jaioberria lehenengo egunetan ahul dagoelako, edota zailtasunak egon direlako familiarekiko egokitze-prozesuan
Haurdunalditik hasita zurekin gaituzue laguntzen, erditzearen osteko etapan giro egokia sortu, eta orduan ager daitekeen zailtasunak aurreikusi ditzazuen. Izan ere, gaur egun oso modu independentean bizi gara eta bikoteak sekulako bakardadeari aurre egin behar diozue.
Horietako arazo asko haurtxoaren erritmoen gainezko ezjakintasunetik datoz, ez baitira askotan errespetatzen.
Hortaz, arazoak ekiditeko eta gauzak konpontzeko gakoa, haurtxoarekin komunikazioa eta harreman osasuntsua eraikitzean datza, lasaitasunean eta bere erritmoetan oinarrituta.
Gure ustez garrantzitsua da bikoteak berak irizpide bateratuak izatea hazieraren gainean, bakoitzak bere tokia har dezan, higadura eta bikotekideen arteko konfliktoak ekidinez.