Izaera Analizatzen duen Psikoterapia Laburra, motza, psikodinamikoa eta psikokorporala da, eta osasun mentaleko erakunde publikoetan zein kontsulta pribatuan erabil daiteke.
Psikoterapia mota hau Xabier Serranok sistematizatu zuen, ES.T.ER elkarteko lantalde klinikoarekin, W. Reicheren eta F. Navarroren Izaera Analizatzen duen Begetoterapiatik abiatuta, psikoanalisiaren baitan garatutakoa, luzeagoa eta sakonagoa dena.
Baldintzak: Psikologia, Medikuntza edo Osasun Zientzietan Unibertsitateko Tituluduna, baita ikasketa horietako ikasleak.
Terapia honen ezaugarriak:
- Gaixotasunaren eta osasunaren ikuspegi biopsikosozialetik abiatzen da
- Psikoanalisian du jatorria du eta W. Reicheren izaera-analisian oinarritzen da bere metodologia
- Esparru labur batean tresna psikodinakimoak, izaera-analitikoak, fenomenologikoak, neuromuskularrak edo psikokorporalak erabiltzen ditu.
- Bere eraginkortasuna demostratu da sexu- eta nortasun-nahasmenduei, antsietateari, distresari, fobiei eta depresio-egoerei heltzerakoan.
- Gorputzarekin lan egiten du, pertsona bere blokeo psikiko eta emozionalez jabetu dadin, eta horiek nola lotuta dauden maila neuromuskular eta begetatiboan ematen diren zurruntasunekin. Zazpi segmentuak lantzen dira (begiak/belarriak, lepoa, toraxa, diafragma, sabelaldean eta pelbisa) burutik hasita eta oinetan bukatuz (hurrenkera zefalokaudala), horrela zalutu daitezen.