Masajea, kontaktua eta haurtxoen psikomotrizitatea lantzen dugu, bere garapen-unera egokituz.
Masajearen bidez:
Haurtxoen garapen psikologiko zein emozional osasuntsua errazten dugu
Amaren eta funtzioak berresten ditugu lehen urtearen zehar
Edoskitzea bultzatzen dugu giza-garapen prozesuarekin lotuta dagoenez
funtzio motorraren garapena indartzen dugu haurtxoaren komunikazio eta adierazkortasunerako adierazpen askatasunaren gisa
Lotura afektiboaren garapena eta gorputz-kontaktua bultzatzen dugu, ondoren banaketa eta indibidualizazio prozesua errazago izan daitezen, Amarengandik eta aitarengandik aldentze-prozesu horretan bere autonomia sortzen du bidean bere berdinkideak aurkitzen dituelarik.
Taldeen bidez zerbait nagusi sortzen da, pertsonak eta bikoteak elkar laguntzen dute, sarea sortzen da.
Honakoa jorratzen dugu ere:
Masajea zentzumen-, mugimendu- eta energia estimulazio gisara eta baita tentsioak askatzeko lehenengo urtean zehar.
Errezeptoreen garapenaren eta estimulazioaren garrantzia: ikusmena, entzumena, ukimena eta dastamena.
Elikadura solidoaren hasiera eta amagandiko edoskitzea
Hortzaldiaren une kritikoak
Mugimendu-garapena: eskuak, hankak, albo-birak, esertzea, etzanda, lau oinean ibili, kukubilko, eta zutik ibiltzea.
Hilaren lehen asteazkenean 15:00etatik 17:00etara.
Edoskitzea
Amagandiko edoskitzeak sekulako garrantzia du lotura eta atxikimendu osasuntsu eta iraunkorra garatzeko. Atxikimendu sendo hori haurrak helduaroan izango dituen harreman afektiboen oinarria da.
Orokorrean biztanleriak eta osasun-langileek uste dutenaren kontra, titia hartzen duten haurrak ez dira mendekoagoak, ziurragoak baizik.
Hala eta guztiz ere ezin dugu sinpleki orokortu, atxikimenduaren ezaugarriak haziera eredurekin lotuta baitago ere, eta ez bakarrik elikadura motarekin.
Gizakien esnea ez da oso kalorikoa, eta horrek maizago titia hartzeak suposatzen du: kontaktu errepikatu eta ohiko horrek are indartzen du amaren eta haurtxoaren arteko atxikimendua.
Behin eta berriz edoskituak izan behar dute, eta horrela ama haurtxoarekin lotzen da, hainbat urtetan zehar mantendu, lagundu eta zaindu dezan.
Gainera gizakien kasuan edoskitzea bekoz beko egiten da, eta niniaren eta bere zaintzaren arteko begiz begiko hartu-emanen garrantzia frogatua dago atxikimenduaren indartzeari dagokionean.