Konorabirusari aurre gure barrenetik

Covid -19ko pandemia honekin egoera delikatu bat datorkigu. Birus global horren aurrean, gure osasunean eragina duen tokiko ekintza batekin erantzun diezaiokegu.

Osasuna zaintzeko gure UKITU ereduak, haurdunalditik bertatik, esanahi berezia hartzen du; izan ere, erditzea bezalako gertakari bati aurre egin behar diogu, non ez baitakigu zer gertatuko den, baina ahalik eta prestatuen egon nahi dugu, ezezagunari aurre egiteko gai izan gaitezen, besteen esku ahalik eta gutxien uzteko eta gure baliabideetatik abiatuta gainditzeko dugun erronka gure gain hartzeko, haurren ahalmenak mantenduz eta lagunduz bere hazkundearen lehenengo urte kritikoetan. 

Ezezagunaren aurrean, larritasuna, estres-egoera, estutasunak… aurkitzen ditugu, gizartearen egungo gaixotasuna da, eta beldurrak arindu, bizkortu eta desitxuratzera garamatza, boterea kanpoan utziz, erantzun egokia emateko eta gure osasunaren jabe izaten jarraitzeko aukerak galduz.

Geldiune honek aukera ematen digu gure barrura begiratzeko eta geure bizitza nola zuzendu behatzeko, gu geu gauden etxera itzultzeko.

 

Egoera bikoitza dugu, erronka bikoitza: koronabirusari aurre egitea eta haurren potentzialtasunei laguntzeko arreta mantentzea, egiten ari garen bezala. Giza Sistemen Ekologiatik, Reich Terapia Eskolaren (ESTER) arabera, familiako kide bakoitza bere buruarekin ondo egotea bilatzen dugu, familia-bizitza arautzeko. Baina gurasoen erantzukizuna bikoitza da; izan ere, beren buruarekin ondo egoteaz gain, haurren hazkundea eta garapena bultzatzen saiatu behar dute, haien garapen-unea errespetatuz.

Lehen, gainezka egiten ziguten egoerak ikusten genituen, eta ezin genuen lasai egon, seme-alabak osasuntsu laguntzeagatik nahi genukeen bezala. Orain, koronabirusa erantsia dugu. Inoiz baino gehiago, etxeko espazioak ezegonkortasun handia eragiten du, baina, era berean, inoiz baino gehiago dagokigu pertsona helduok betetzen dugun lekua ikastea, hau da, gurasoen lekua. 

Haurren bidelagun izatearen oinarriak lasaitasunari eusteko diseinatuta daude, erregulartasunari erreparatuz eta aurrea hartuz; biek, aitak eta amak, eguneroko bizitza arautu dezaten. Konfinamenduak egoerak erregulatzeko zailtasunak sor ditzakeenez, aspertu, gelditu eta ezintasunetik aterako gaituzten gidoiak egiten saiatu behar dugu.

Egoera horiei aurre egiteko hainbat tresna erabili behar ditugu, hala nola umorea, musika, abestiak, dantza, kuxinak dituzten besaulkiak, zorua; hala, gurasoek hitz egin, egon, eta zer egin pentsa ditzaten. 

J. RAMON MAUDUIT