Giza-Sistemen Ekologian Trebakuntza (Valentzian)

Giza-Sistemen Ekologia Xabier Serranoren eta Reich-Terapia Eskolako talde diziplinartekoen proposamena dugu. Honakoa hartzen du barne: batetik heltze psikoafektiboaren lehen urtetan esku-hartze prebentiboari ekitea, eta bestetik giza-sistemetan esku-hartze psikosoziala ezartzea. Horren gidalerroak dira giza-ekologia eta ekarpen psikoanalitikoak, psikosomatikoak, izaera-analitikoak, atxikimenduaren teoriak, e.a.

Sufrimendu emozionalak bi iturburu dituela dio: sistema sozial estresagarriak, eta garapen prozesuan eremu garrantzitsuenetan (familian eta eskolan) izandako bizipenak.

Giza-Sistemen Ekologian Trebakuntza

200 orduko ikastaroa eta 10 orduko analisi didaktiko pertsonala.

Trebakuntza honen bidez gizakiaren heltze-prozesu psikoafektiboaren ikuspegi globala eta holistikoa jasoko duzu, umetoki-barneko bizitzatik nerabezarora arte. Hainbat alor sozialetan abian jartzeko gaitasunak eskuratuko dituzu: esku-hartze primarioan, familiakoan, hezkuntzakoan, taldekoan, e.a.

Baldintzak: Interesa duen edonorentzat irekia. Giza-, osasun- eta hezkuntza-zientzietako profesionalentzat bereziki gomendagarria.

Giza-Sistemen Ekologian Trebakuntza
Giza-Sistemen Ekologian Trebakuntza

Jorratzen ditugun gaien artean hauek dituzu:

  • Hardunaldi, erditze eta erditze-ondoko denboraldietan eman daitezkeen arazoen pronostikoa eta prebentzioa. Lotura eta atxikimendua erraztea. Titia eta kontaktua neska-mutilaren autorregulazioa bermatzeko.
  • Prebentzioa eta autorregulazioa familia-sistemaren baitan. Bikote izatetik familia sortzerako bidea.. Amaren eta aitaren funtzioak, eta zaintzaren irudiak.
  • Neska-mutilaren garapen psikoafektiboa eta psikomotorra eta bere denboraldi kritikoak. Neska-mutilaren beharra heltze-prozesuen arabera.
  • Neska-mutilaren sozializazioa. Zein unean dago neska-mutila prest irudi afektiboetatik aldentzeko? Nolakoak izan beharko lirateke egokitzapenak? Nola izan beharko litzateke neska-mutilen erritmoak kontuan hartzen duen hezkuntza?
  • Nerabezaroa. Ezaugarri nagusiak eta nola izan bidelagun.
  • Esku-hartzea prebentzio haur-taldeetan, eskola libreetan, edota talde psikosozialetan (familiekin, nerabeekin edota helduekin)

Kontaktua